
Maialen Beloki izango da Donostia Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera. Hala erabaki du aho batez Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak, lehiaketa publiko bidez. 2016az geroztik Zinemaldiko zuzendariordeetako bat da Beloki eta José Luis Rebordinos ordezkatuko du, 2011z geroztik Zinemaldiko zuzendaria dena eta 2026ko abenduaren 31n kargua utziko duena. 🌐 tinyurl.com/SSIFF-Zuz-eus




















