[KOMUNITATEKO EKARPENA] Kontzejupetik aldizkariak Azkoitiko etxebizitzaren diagnostikoari buruzko zenbait datu argitaratu dituela eta, Azkoitia Baik honako ekarpen hau egin du.
azkoitiaguka.eus/komunitatea/Az…
Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoak lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo dago azken egunetan. Udalaren arabera, horretaz arduratzen den enpresa materialaren zain dago azpiegitura hori konpontzen hasteko #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17746…
Beste urte batez errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiatu du UEMAk, "euskarak dagokion lekua izan dezan administrazio publikoan ere". #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/urola-kosta/17…
[BIDEOA] Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak udalaren laguntzarekin antolatutako Geure Gelatik emakume idazleen euskarazko liburu azokak atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak. Yolanda Arrieta izan zen protagonista, idazleak aitortza jaso baitzuen #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17746…
Azkoitiko Gazte Asanbladak prestatu duen egitarauaren lehen ekintzek hartu zuten atzo gauean Gaztetxea bihurtu nahi duten espazioa. Igandera bitartean, auzolana, batzarra eta beste hainbat saio egingo dituzte Lidl zaharreko goiko solairuan #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17746…
11:00etan, erramuak bedeinkatuko dituzte Azkoitiko plazan, eta ondoren prozesioan joango dira parrokiara, erretoreak emango duen meza nagusira. Aste Santuari lotutako hurrengo ekintzak datorren ostegunetik igandera bitartean egingo dituzte. #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17746…
Bi kontzertu izango dira entzungai gaur Matadeixen, 22:00etan. Rock alternatiboan aritzen diren Lukiek eta Deus Ez taldeak izango dira gaueko protagonistak #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17745…
[ARGAZKI GALERIA] Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasleek Korrika Txikia egin dute. 24. Korrika Azkoitira iristeko atarian, haurrek hartu dituzte herriko txokoak euskara direla aldarrikatzeko #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/azkoitia/17745…
[KOMUNITATEKO EKARPENA] Korrika badator eta berriro ere euskararen aldeko festan murgilduko gara. Baina Korrika ez da ospakizun hutsa, Korrika herri baten arnasa da, euskaraz bizitzeko deia, milaka lagunen pausoek eramaten duten aldarria #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/komunitatea/bi…
[BIDEOA ETA ALBISTEA] Ur parkearen proiektura 229.000 euro bideratuko ditu udalak, eta "proiektu handi" horretara bideratutako zenbatekotik 21.000 euro gastatzeke geldituko direnez, proiektu txiki gehiago egiteko baliatuko ditu erakundeak #Azkoitiaazkoitiaguka.eus/urola-kosta/17…
[GUTUNA] Greba Batzordeak honako gutuna kaleratu du, duela astebete euskal gehiengo sindikalak deituta gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorrak Azkoitian izan zuen "jarraipen zabala" goraipatzeko eta hara atxiki zirenei eskerrak emateko.
azkoitiaguka.eus/azkoitia/17745…