[ARGAZKI BILDUMA] Azpeitiko Perez Arregi plazan Telefonicak lokutorioa ireki zueneko 60. urtemuga gogoratu dute, eta han lan egindako emakumeen izenean, Begoña Errasti langile ohia omendu dute. 135 pertsona bildu dira ekitaldian. #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17744…
Joan den asteburuan zabaldu zituzten berriro Zelatungo Antonioren Bordako ateak. Txabolaren jabetza duen Aldalur familiako bi ahizpen esku dago orain negozioa #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/urola-kosta/17…
Ados Pilotaren finalak, 20:45ean hasita dira, Izarraitz pilotalekuan. Maila nagusiko finala Iturriaga-Orbegozo Oskoz-Arrastia artean da, eta promoziokoa Sagardui-Etxeberria Arruti-Alberro artean. Sarreretako diruaren zati bat Korrikarako da. #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17743…
18:30ean hasiko da saioa, Azpeitiko Azoka Plazako goiko aretoan. Paul Beitia, besteak beste, euskararen auziak daukan gaurkotasunaz eta auzia ikuspegi politikotik lantzeko beharraz ariko da osteguneko hitzaldian. #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17743…
Apirilaren 12an, igandea, 19:30ean hasiko den dantza emanaldirako izango da Kursaal Eskura egitasmoaren barruan antolatu duten doako garraio zerbitzua. Autobus hori erabili nahi dutenek martxoaren 30erako eman behar dute izena. #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17743…
41 etxebizitza alokairura edo salmentara bideratu dituzte jabeek, beste hogei erabiltzen hasi dira, eta 43 espedientetan kanona aplikatzeko prozedura martxan jarri du udalak. Lehen urteko emaitzekin "oso pozik" dago erakundea #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17742…
Mendietxe museoak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak elkarlanean antolatuko kontzertua izango da igandekoa (13:00). Esklabetako elizan joko du bandak, baina sarrera Mendietxe museotik izango da. #Azpeitia@MusikaBandaAzpazpeitiaguka.eus/azpeitia/17740…
Bihar, asteartea, 19:00etan izango da hitzaldia, Azoka Plazako hitzaldi aretoan. Eugenio Ibarzabal liburuaren egilea Euskal Herriko XVIII. eta XIX. mendeetako historiari buruz ariko da solasaldian. #Azpeitiaazpeitiaguka.eus/azpeitia/17742…