GIZONEZKOEN ERREGIONALEN 1.MAILA. Klubeko maila eta ardura ezberdinetatik pasa ondoren, seniorretara salto egiteko erronkari eutsi dio Nahuelek. Bere ondoan izango du berdegunea utzi berri duen Beñat Alberdi.
EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGA. Taldeak Mikel Mancisidorren gidaritzapean jarraituko du eta ondorengoek osatuko dute staffa:
2. Entrenatzailea: Lur Saizar
PF: Markel Mayo
Atezainen entrenatzailea: Axel Aizpiolea
Delegatua: Miker Alberdi
Ruben Pirón izango da Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako entrenatzailea eta Alejandro Mercado bigarren entrenatzailea. Erronka berriak eta ilusio handia sortzen digun denboraldia dugu aurretik! Aurrera!
Denboraldi bikaina osatu ostean, Ganix Zubieta izango da beste denboraldi batez (gutxienez) Jubenilen Nazional Ligako entrenatzailea Paulo Aiestaran eta Ander Fernándezekiin batera. Animo !!!
Entrenatzaileen aurkezpenekin jarraitzen dugu. Gure lana ez da soilik jokalariak lehiaketarako prestatzea ; pertsonak heztea da gure erronka nagusia. Talde-lana, konpromisoa eta disfrutatzeko gogoa dira gure entrenamenduetan sustatu nahi ditugun baloreak.
Denboraldiari amaiera eman eta hementxe gatoz denboraldi berriarekin. Gaurtik hasi eta ekainaren 21a bitarte irekita egongo da Futbol Eskolan izena emateko aukera. Horretarako, bete galdetegi hau: docs.google.com/forms/d/e/1FAI…