Kepa Sebal Lazpiur
344 posts

Kepa Sebal Lazpiur
@KSL40525183
EAJ-PNVren bozeramailea Bergarako Udalean. Gurutza deuna beti geure goiburu.






Gaur 150 urte bete dira Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruak behin betiko indargabetu zituztenetik. Baina foraltasunak bizirik dago gure Lurralde Historikoetan. Arabarren, gipuzkoarren eta bizkaitarren berezko erakundeen ondarea da, zaindu beharrekoa.



Euskadiko demokrazia anomalia larria da Europan, konparaziorik gabea. 5 arrazoitan oinarritzen naiz: 1️⃣ Alternantzia falta. 2️⃣ Botere judizialarekiko errespetu falta. 3️⃣ Erantzukizunik ez hartzea. 4️⃣ Batzuek bizi dugun gorroto infernua. 5️⃣ Indarkeria terroristaren ondorioak.


Zapatuan, Bergarako batzokian, geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula berresteko eta burujabetzaren bidea indartzen jarraitzeko egun aparta bizi izan genuen. Mundiala izan zen Eli Piñolen hitzak entzun eta denon artean hausnartzeko aukera izatea. Eskerrik asko danori!❤️🔥


1976an, aitona Jesusmari Alkateen Mugimenduaren lekuko izan zen, herriko alkateorde zela. 50 urte geroago, ohore bikoitza izan da herriko bandera eramatea eta une hura gogoratzea. Herri honek modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea du, eta katea ez da eten. 🔗🟥⬜️🟩

📑 BERGARAKO ADIERAZPENA Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Bergarako Alkate Mugimenduaren 50. urteurrena. 📎 labur.eus/bergara_eaj 📑 DECLARACIÓN DE BERGARA 150 años desde la abolición foral y 50 del Movimiento de Alcaldes de Bergara. 📎 labur.eus/bergara_pnv
















