EH Bildu

112K posts

EH Bildu banner
EH Bildu

EH Bildu

@ehbildu

Euskal ezkerreko independentiston mugimendu politikoa • Primera fuerza municipalista del país • Building the Basque Republic of equals

Euskal Herria Katılım Haziran 2012
1.4K Takip Edilen87.3K Takipçiler
Sabitlenmiş Tweet
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
Nazio Elkarrizketa burutu dugu azken hilabeteotan Euskal Herriko arlo anitzetako ehunka eragile, norbanako eta aditurekin. Ekarpenak jaso, desberdinengandik ikasi eta herri proiektu partekatua eraikitzeko entzute ariketa kolektibo masiboa. Herritik, herriarekin, herriarentzat!
Euskara
0
50
66
10K
EH Bildu retweetledi
Arkaitz Rodriguez Torres
Arkaitz Rodriguez Torres@arkarodriguez·
Ozen aldarrikatu dugu Donostiako kaleetan gurea #EuskalSelekzioa dela! 🟢🔴⚪️ Euskal herritarrak ez gara espainolak, ezta frantsesak ere. Euskaldunak gara, eta oso harro gaude. Ez dugu pribilegiorik eskatzen, gainerako nazioei aitortzen zaizkien eskubide horien beraien aitortza eta errespetua baizik. Ez garelako inor baino gehiago, baina ezta gutxiago ere. Baina, bereziki, euskal gizartearen gehiengo zabalaren nahia hori delako.
Euskara
0
125
529
69.9K
EH Bildu retweetledi
Xabier Alkuaz
Xabier Alkuaz@XabierAlkuaz·
Iragana gogoratzeaz gain, gure herriaren historia ulertu eta etorkizunera begiratzeko aukera izan dugu gaur Bergaran. Alkateen mugimenduaren ispiritua berreskuratzeko ordua da! Aurrera!
Xabier Alkuaz tweet mediaXabier Alkuaz tweet mediaXabier Alkuaz tweet mediaXabier Alkuaz tweet media
Euskara
0
4
6
900
EH Bildu retweetledi
Pello Otxandiano Kanpo
Pello Otxandiano Kanpo@PelloOtxandiano·
Foruak ezabatu zizkiguten duela 150 urte. Orain 50 alkateen mugimenduak herri ginela eta gure burujabetzaren alde bidea egin nahi genuela aldarrikatzeko ekimena hartu zuen. Gaur, alkateeen mugimendu hura omendu eta Euskal Herriaren etorkizun burujabearen aldeko konpromisoa berretsi dugu.
Pello Otxandiano Kanpo tweet mediaPello Otxandiano Kanpo tweet mediaPello Otxandiano Kanpo tweet mediaPello Otxandiano Kanpo tweet media
Euskara
0
7
16
1.3K
EH Bildu retweetledi
Juan Karlos Izagirre
Juan Karlos Izagirre@JuankarIzagirre·
150 urte foruen aboliziotik eta 50 alkateen mugimendutik. Aurretik, tartean eta geroztik, une zailak, gogorrak eta baita ere itxaropentsuak. Gaurkoa polita izan da. Nola ez! ikusirik ideologia ezberdinetatik ere, herri honen gehiengoa berea defendatzeko prest dagoela. Herrigintzatik abiatuta, aurrera! Izan zirelako gara, garelako izango dira!
Juan Karlos Izagirre tweet mediaJuan Karlos Izagirre tweet mediaJuan Karlos Izagirre tweet mediaJuan Karlos Izagirre tweet media
Euskara
0
2
4
747
EH Bildu retweetledi
Rocio Vitero
Rocio Vitero@RocioVitero·
Gorka Artolak esan bezala, gure aurrekoek bazekiten askatasun politikoa eta gizarte kohesioa ezin direla elkarrengandik bereizi. Gaur Bergaran bildu gara Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena omentzeko eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena oroitzeko.
Rocio Vitero tweet mediaRocio Vitero tweet mediaRocio Vitero tweet mediaRocio Vitero tweet media
Euskara
0
10
24
1.5K
EH Bildu retweetledi
Maddalen Iriarte Okiñena
Maddalen Iriarte Okiñena@MaddalenIriarte·
Herri bat garela aldarrikatzeko, Euskal Herriaren nortasuna, eskubide historikoak eta euskal autogobernuaren aldeko konpromisoa berritu dugu gaur Bergaran. 1976ko alkate haien determinazioa eta konpromisoa ere aitortu ditugu. Izan zinetelako gara. ✨
Maddalen Iriarte Okiñena tweet mediaMaddalen Iriarte Okiñena tweet mediaMaddalen Iriarte Okiñena tweet mediaMaddalen Iriarte Okiñena tweet media
Euskara
0
10
20
1.2K
EH Bildu retweetledi
Nerea Kortajarena Ibañez
Nerea Kortajarena Ibañez@NKortajarena·
Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko konpromisoa berritzeko gogoa eta grina badagoela frogatu dugu gaur Bergaran, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratzeko ekitaldi hunkigarrian. Udal demokraziaren tradizioa, foruen ondare politikoa eta euskal autogobernua eguneratzeko beharrean bat egin dugu Euskal Herri osoko alkate, hautetsi eta ordezkari publiko ugarik. Erronka berriei aniztasunetik, ausardiatik eta elkarlanetik ekin behar diegulako, ongizatean aurrera egiteko eta euskal herritarrok gure etorkizunaren jabe izateko. Beti herri interesak alderdi interesen, ezberdintasunen eta jatorri politikoen gainetik jarrita.
Nerea Kortajarena Ibañez tweet mediaNerea Kortajarena Ibañez tweet mediaNerea Kortajarena Ibañez tweet mediaNerea Kortajarena Ibañez tweet media
Euskara
0
6
11
949
EH Bildu retweetledi
Arnaldo Otegi 🔻
Arnaldo Otegi 🔻@ArnaldoOtegi·
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak! Duela 50 urte Alkateen Mugimenduak ereindako haziak fruituak ematen jarrai dezan, gure herriaren burujabetza osoaren aldeko apustua berritu dugu gaur Bergaran eginiko ekitaldi hunkigarrian. Eskerrik asko orduko espiritua bizirik eta tinko mantentzeko egunez egun lan egiten duzuen herri ordezkari guztiei!
Arnaldo Otegi 🔻 tweet mediaArnaldo Otegi 🔻 tweet mediaArnaldo Otegi 🔻 tweet mediaArnaldo Otegi 🔻 tweet media
Euskara
0
44
154
6.9K
EH Bildu retweetledi
Nekane Zinkunegi Barandiaran
Nekane Zinkunegi Barandiaran@NekaneZinkunegi·
«Euskal Herria ez dago geldirik, aurrera doa eta guk herriari jarraitzen diogu», adierazi dio Jose Luis Elkorok @naiz_info|ri Bergaran. Etorkizunaz libreki erabakiko dugun Euskal Herriaren alde konprometitu gara foruen abolizioaren eta Alkateen Mugimenduaren urtemugetan.
Nekane Zinkunegi Barandiaran tweet mediaNekane Zinkunegi Barandiaran tweet mediaNekane Zinkunegi Barandiaran tweet mediaNekane Zinkunegi Barandiaran tweet media
Euskara
0
3
11
758
EH Bildu retweetledi
Josu Aztiria Urtaran
Josu Aztiria Urtaran@josuaztiria·
Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena omenduz eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena oroituz, berdinen arteko herri aske aske bat izan nahi dugula aldarrikatu dugu Bergaran. Gure nazioaren aitortza eta euskararen boteretzea etorkizun justu eta berdinzale baterako funtsa da.
Josu Aztiria Urtaran tweet mediaJosu Aztiria Urtaran tweet mediaJosu Aztiria Urtaran tweet mediaJosu Aztiria Urtaran tweet media
Euskara
0
7
16
897
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
Duela mendi erdi Euskal Herriaren burujabetzaren alde Bergaran irekitako bideari jarraipena eman diogu gaur Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena omenduz eta Foruen abolizioaren 150. urteurrena oroituz. Euskal Herriko 180 alkate baino gehiago, ehunka hautetsi eta dozenaka ordezkari publiko elkartu gara Bergaran ospatu dugun ekitaldi herritar, anitz eta hunkigarrian. Herri bat garela aldarrikatzeko, 1976ko udal ordezkarien ekarpena aitortzeko eta Euskal Herriaren nortasuna, eskubide historikoak eta euskal autogobernuaren aldeko konpromisoa berritzeko abagunea izan dugu. Gure nazioaren aitortza ez delako iraganeko auzia; gaurko premia demokratikoa eta etorkizunerako giltza baizik.
EH Bildu tweet mediaEH Bildu tweet mediaEH Bildu tweet mediaEH Bildu tweet media
Euskara
1
45
74
2.8K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
👏 Konprometituta gaude Euskal Herriaren memoriarekin, gure autogobernuaren garapenarekin eta gure nazioaren aitortzarekin. Iraganetik datorren askatasun nahia etorkizunera eraman nahi dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititu den aldarria eta konpromisoa berrituz, autogobernuaren izpiritua gaurko garaietara egokituz eta nazio gisa behar ditugun tresna politikoetan islatuz.
Euskara
0
20
35
1.5K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
Foruak abolitu arren, Espainiar eta Frantziar estatuek ez zuten Euskal Herria desegin! ✊ Oldarraldiak oldarraldi, oraindik euskaraz hitz egiten dugu eta euskaraz bizi gara. Gure hizkuntzak eta gure herriak bizirik dirautelako, memoria duelako eta bat izan ginelako, garelako eta izateko borondateari eusten diogulako. 1976ko alkateen hitzek denboraren joana gainditu dute. Gure nazioaren aitortza ez delako iraganeko auzia; gaurko premia demokratikoa eta etorkizunerako giltza baizik.
Euskara
0
23
47
2K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
🤝 Gorka Artola (@gorkasato) alkateak gogoratu du duela mende erdi Bergaran bildu ziren alkateek ere elkarlana lehenetsi zutela. «Argi esan zuten Euskal Herriak nortasun eta historia propioa eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea zeukala. Argi zutelako auziaren benetako funtsa ez zegoela foraltasun zaharrean, eskubide historiko horiek eguneratzean baizik». «Gaur ere erronka berriei aurre egitea dagokigu. Horretarako, euskal herritarron ahotsak lekua izan behar du; hitzaren eta erabakiaren jabe izan behar dugu. Euskal Herriak autogobernu eta burujabetza handiagoa behar ditu etorkizuna herritarren borondate demokratikoaren arabera antolatzeko».
Euskara
0
33
77
2.9K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
Euskal autogobernuaren, askatasun demokratikoen, batasun instituzionalaren eta herri duintasunaren erreferente izan zen Jose Antonio Agirrek gidatutako lehen Jaurlaritza. Hark eta Telesforo Monzonek erakutsi bezala, orain ere herri interesak alderdi interesen gainetik jarri behar ditugu, gure nazioaren askapena helburu partekatua delako. Hala nabarmendu du Gorka Artola (@gorkasato) Bergarako alkateak.
Euskara
0
17
26
1.5K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
Gorka Artola Bergarako alkatea (@gorkasato): «Gure aurrekoek bazekiten askatasun politikoa eta gizarte kohesioa ezin direla elkarrengandik bereizi. Horregatik eraiki zituzten herriaren parte-hartzea, auzolana eta elkartasuna uztartzen zituzten erakundeak». Autogobernua ez baitzen, eta ez da, helburu bat bere horretan, herritarren ongizatearen eta askatasunaren zerbitzura dagoen tresna baizik.
Euskara
0
22
43
1.7K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
🔴 ZUZENEAN | Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogoratzeko ekitaldia Bergaratik. Gorka Artola Bergarako alkateak eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak hartuko dute hitza. x.com/i/broadcasts/1…
Euskara
0
22
38
2.5K
EH Bildu
EH Bildu@ehbildu·
🗞️ Iruñeko alkate @JosebaAsiron|en iritzi artikulua @naiz_info|n Bergarako Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren eta Foruen abolizioaren 150. urteurrenaren harira: naiz.eus/eu/iritzia/art… «Entre ambas efemérides transcurre una historia de resistencia, pero también de reconstrucción institucional y perseverancia democrática». «La historia de nuestro pueblo no es solo la historia de lo que le fue arrebatado; es, sobre todo, la historia de quienes nunca dejaron de defender aquello que les pertenecía por derecho». «Representantes municipales de más de 200 municipios de toda Euskal Herria volverán a encontrarse hoy en Bergara. Allí donde hace medio siglo se alzó una voz colectiva en favor del autogobierno, volverá a escucharse el compromiso de las instituciones más cercanas a la ciudadanía con la memoria, la democracia y el futuro de nuestro pueblo».  «El municipalismo vasco continúa siendo una de las grandes fortalezas nacionales de Euskal Herria. Y el compromiso que nació en Bergara en 1976 permanece en pie». «Continuamos dando pasos para recuperar los derechos históricos que nos fueron arrebatados, con la convicción de que la memoria no es un ejercicio de nostalgia, sino una forma de construir el futuro». «Porque sabemos de dónde venimos, y también sabemos hacia dónde queremos caminar. Ese fue el legado de quienes nos precedieron y ese es el compromiso de nuestra generación».
EH Bildu tweet media
Euskara
0
32
49
2.4K