Fernando Oiartzun

988 posts

Fernando Oiartzun banner
Fernando Oiartzun

Fernando Oiartzun

@fernandoiartzun

Leitzarra, euskara -teknikaria, herriko hizkera ikertzen eta ikasten ari naizen hikazalea.

Leitza, España Katılım Nisan 2012
449 Takip Edilen281 Takipçiler
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Hala dirudi, bai. Nik bi baserritan entzuna daukat, batean eutatu eta bestean euteratu. Hor dagoen erreferentzia leitzar batena da: Tolatxenea etxeko apaizarena, Euskaltzaindirako herriko hiztegia biltzen aritu zena duela urte franko. Dena dela, bizirik dirau hitzak oraindaino.
Aberastu Zure Lexikoa@lexikoa82262

@fernandoiartzun Kaixo, Fernando. Hitz ederra, "egutera" hitzetik eratorria, noski. "Eguteratu" ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian ez eta Orotarikoan ere. Nafarroa Iparraldeko Iparmank mankomunitatearen hiztegi batean aurkitu dut, baina hiztegiari berari buruzko inolako erreferentziarik ez

Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
3
121
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Bidenabar, kukua ere etortzen den garaia omen martxoa. Ea ba hala den: izan ere, hori ere kolokan omen daukagu. Ez entzuten lehen adina. Leitzako artzai baten esanak, Patxirenak, honakoa dio: "Hi. Apezak eta kukuk ahittuittok!" (Apaizak eta kukuak bukatu -ahitu dituk.
Fernando Oiartzun tweet media
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
0
61
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Martxoan garela, iaz adierazi bezala, garai batean artzaiek egutegitik kendu nahi zuten. Hala omen zioten: "martsoa, luuzea eta maantsoa!". Negua luzea izaten, eta gogorra bizitza orduan, jatekoa eskas zenean...
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
1
0
1
86
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Gaztain zaharra #Leitza herrian. Barrenak ustelak eta joak. Gaztain-geldoa esaten omen zitzaion. Miel Sukuntzak erakutsi dit, eta hau gehitu: "Egurretarako ere txarra duk, surik ere egiten ez duena baita. Baina erleei eztia kentzeko ona, kehe handia ateratzen duelako."
Fernando Oiartzun tweet media
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
3
18
407
Fernando Oiartzun retweetledi
Nestor Esteban
Nestor Esteban@NEScaloni·
"Hiztunen kontzientzia linguistikoa eta ahalduntzea areagotu egin behar dira. Maiz, inguru horietako (arnasguneetako) herritarrak -baita hautetsiak ere- ez dira kontziente bizi izaten ari diren galeraz, eta "egoera arrosa" irudikatzen dute." Esnatu ala hil.
Euskara
1
8
12
1.3K
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Erne gero! #Leitza herriko esaera da: "Mendiek ez ditek elkar jotzen, baina pertsonek topo egiten! Besteekin ez baihaiz zintzo jokatzen, okerren bat etorriko zain-k..
Fernando Oiartzun tweet media
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
2
118
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
@BegonaZabaleta5 Tradizio polita. Karnabalak dira gaur egun, denbora batean ihoterik, egungo zaharrenek gogoratzen duten eran. Eta ilbeltzean dira data aldaketa gertatu zelako 50eko hamarkadan. Hala ospatzen dira galarazi zituztenetik, zegozkien datetan ezin egin, eta egokitu behar.
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
0
165
Begoña Zabaleta
Begoña Zabaleta@BegonaZabaleta5·
Karnabalak dittugu Leitzen, beti bezala ilbeltzeko laugarren iganden. Aspaldiko argazki honetan, " atxagorek " ikusi ditzazkegu. Bakoitza nahi zuen modu edo eran jantzie, etxeko arropa zaharrekin eta aurpegie estalikin gehienetan. "Atxagore", " Atso edo aure" Egun on. 💐
Begoña Zabaleta tweet media
Euskara
9
6
55
1K
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
#Leitza herriko esaera zaharra: "Berak asko behar duenak besteei gutxi opa." Boteredunen eta politika zelaian ari direnen jokaera zekena bikainki adierazia: tripazainak. Besterik litzateke elkarri laguntzeko auzolan kultura zahar aberasgarria sustatzea gure artean.
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
1
94
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Ostiralean elkartuko, berriz atzera, hiketan jolastera #Leitza herrian. Hilean behin saiotxoa 2026an ere, hiketan ongi ikasteko. Dakienik ez baita jaiotzen, eta gure aurrekoek esaten duten gisan: "Saia, behinik behin!" #Noka #toka
Fernando Oiartzun tweet media
Leitza, España 🇪🇸 Euskara
0
0
1
81
Fernando Oiartzun
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun·
Panpinak tximinian eta balkoi-lehioetan, eta su berria iluntzean, zaharra dena kendu eta berritik egina etxeko bakoitzak egur puska bana jarria, gehi azkenekoa atariko pobreena. Gainera, Orantzaroari begia galtzeko, arropa edo estreinatu egiten zen. Hori ospakizuna #Leitza -n.
Fernando Oiartzun@fernandoiartzun

#Leitza herrian lehen ere baserrietan orantzaroak paratzeko ohitura zegoen. Eguzki-zikloaren ospakizuna irudikatzeko era zen, eta nahi zuenak nahi zuen bezalakoa paratzen zuen: sorgina, jostuna, segalaria, amona xaharra. Abenduaren 24a, Orantzaro eguna, heldu da eta badakizu!!

Areso, España 🇪🇸 Euskara
0
0
3
108