Kafe Antzokia

6K posts

Kafe Antzokia banner
Kafe Antzokia

Kafe Antzokia

@kafeantzokia

Euskaldunon eta gure kultura sorkuntzaren topalekua Bilbon. Basque venue in Bilbao http://t.co/bAwLxuGY6T

Bilbao Katılım Ocak 2008
2.1K Takip Edilen13K Takipçiler
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Kafe Antzokia folk eta bluegrass doinuen topagune bilakatuko da Moonshine Wagon talde arabarraren eta Pete Bernhard (The Devil Makes Three) estatubatuarraren eskutik. Laukoetak nazioarteko bidea egin du bere "heavy-bluegrass" azkarrarekin.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
0
402
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Jay-Jay Johanson suediarrak Kafe Antzokian ospatuko du gaur iluntzean bere ibilbideko mugarri nagusia: “Whiskey” (1996) estreinako lanaren 30. urteurrena. Hiru hamarkada hauetan, trip-hoparen malenkonia eta jazzaren dotorezia uztartu ditu berezkoa duen estiloan.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
1
416
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Perth-eko (Australia) eszenatik sortzen da Psychedelic Porn Crumpets taldea. "High Visceral" bezalako lanekin, psikodelia klasikoa eta garage-rock gordinena modu hipnotikoan uztartuz osatu dute euren ibilbidea. Zuzeneko indartsu eta koloretsua. Aurretik Ghost Funk Orchestra.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
0
126
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Wymeswold hiriko The Wave Pictures hirukotea Kutxa Beltzan. Bi hamarkadako bide oparoa burutu dute, indie-rock lirikotik blues gordinera doan berezko estiloan. Bere diskografia zabalean grabazio analogikoen freskotasuna eta gitarra doinu jostariak dira nagusi.
Euskara
0
0
0
272
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Potato eta Akatz taldeak elkarrekin zuzenean. Gasteizko reggaearen aitzindariek lau hamarkadako bide oparoaren ondoren euren "Punky Reggae Party" nekaezina dakarte. Bilboko Akatzek bere aldetik, rocksteady eta ska klasikoaren dotorezia. Jai-giro tropikala ez da faltako.
Euskara
0
7
6
976
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
New Yorkeko rock hiritarrenaren doinuak hartuko ditugu Willie Nile handiaren eskutik. Greenwich Villagen auzoan errotuta, Nilek ibilbide nekaezin eta askea zizelkatua du, Dylan edo Springsteen bezalako erraldoien miresmena bereganatzeraino.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
1
356
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Ostegunean areto nagusian BENGO (Aitor Bengoetxea) Oiartzungo artista izango dugu. Egungo euskal eszena berritzen ari den soinua, bere ibilbidean, trap eta pop doinuak sentimendu sakonekin uztartzeko gaitasuna erakutsi du belaunaldi berriengana helduz.
Euskara
0
2
2
444
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Gaur arratsaldean Bilbo Hiria irratiak "Zientzilari" irratsaioaren jendaurreko emankizun berezia egingo du zuzenean, 18:30etan, Kafe Antzokian, irratsaioaren 10 urteak ospatzeko. EHUko Kultura Zientifikoko katedrak eta Zenbat Gara elkarteak 2015ean abiatu zuten elkarlanean.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
1
1
179
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Ostegunean BUM MOTION CLUB taldea izango dugu zuzenean Kutxa Beltzan. Madrileko taldea dreamwave estiloan mugitzen da eta post-punk ikutuarekin jantzitako abestiak jorratzen dituzte. Zuzeneko gordin, trinko eta sentikorra aurkezten duen taldea.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
1
2
209
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
1TZ4L1 3T4 P1ZTU elektronikaren bidez musikatutako bertso saio bat da.  Bertan lehen aldiz uztartuko dira bat-bateko bertsolaritza eta musika  elektronikoa. Doinu, soinu eta ahotsen experimentaziotik abiatuta bertsolaritzaren moldeak arakatuko dira.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
3
2
263
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Leihotikan eta Cobra taldeak eskenatoki berean. Iruñeko punk-rock eszenaren ikur den Leihotikan taldeak bere abiadura eta doinu itsaskorrak ekarriko ditu, hiru hamarkadako bidea berme gisa hartuta. Aldiz, Cobra taldeak rock metalikoagoa eta "stoner" ukituko riff sendoak.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
1
2
369
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Nick Waterhouse (Santa Ana, Kalifornia, 1986) gaur egungo rhythm and blues eta soul eszenako izen nabarmenetakoa da. Bere estiloa 50eko eta 60ko hamarkadetako soinu analogikoan oinarritzen da, rock-and-roll klasikoaren eta jazzaren arteko nahasketa dotorea eskainiz.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
0
310
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Naste Borraste taldearen agur kontzertua. 1983an Bilboko San Inazio auzoan sortuak, Eskorbuto, Zer Bizio edota Parabellum bezalako taldeen belaunaldi berekoak izan ziren. Orain, eszenatokietara itzuli dira eta agur kontzertua izango dena eskeiniko dute egun honetan.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
1
318
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Ezinezkoa dirudiena errealitate bihurtzen du Madrilgo Gilipojazz taldeak. Iñigo, Ángel eta Pablok osatzen duten hirukoteak, jazz-fusioa, rock progresiboa, funk gordinena eta umore surrealista uztartuz.
Euskara
0
1
2
284
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Dani Macaco bueltan da eta berarekin batera bere proiekturik gordin eta kontzienteena: "Futuro Ancestral "(2025). Bartzelonako artistak, beti munduko doinuen eta gizarte-aldarrikapenaren arteko zubiak eraikitzen, bere sustraietara jo du lan berri honetan.
Euskara
0
0
0
282
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Mundu mailako ska-jazz mugimenduaren aitzindari eta maisu direnak bueltan dira: New York Ska-Jazz Ensemble.
Euskara
0
0
0
276
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Eszenara itzuli da Quaoar talde bilbotarra. Rock progresiboa trebeki eta modu dotorean jorratzen duen taldea da. Musikari finak, inoiz baino indartsuago itzuli dira agertokietara eta estudiora. 20 urteko ibilbideak eta "The River and the Soul" bezalako lanak horren testigu dira.
Euskara
0
1
0
333
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Hens (Antonio Hens) gaur egungo musika eszenaren ezinbesteko izena bihurtu da belaunaldi gazteen artean. Segoviako artistak pop-rocka eta punk-pop kutsua dituzten soinuak berreskuratu ditu. Bere ibilbidea Go Roneo taldean hasi zuen.
Euskara
0
0
0
271
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Alice Wonder madrildar sortzaileak bide arrakastatsua osatzen joan da indie-pop eta soul alternatiboaren eszenan, bere ahots urratu eta sakonarekin publikoa bereganatuz. Hasierako "Firekid" hartatik gaur arte, bere bilakaera artistikoa geldiezina izan da.
Euskara
0
0
3
417
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia@kafeantzokia·
Eskoziako indie-rockaren ahots dotoreenetarikoa da Emma Pollockena. The Delgados taldearen sortzaile eta kantari gisa ezagutu genuen, baina Emma Pollock askoz gehiago da. Independentzia artistikoaren ikur bizia. Bere ibilbidean, pop melodia perfektuak eta hitz sakonak josten.
Kafe Antzokia tweet media
Euskara
0
0
5
629