Erreflexio prozesu baten ondoren, eta arrazoi ezberdinak tarteko, kontu hau gehiago ez hornitzea erabaki dugu. Honaino. #SutegiLiburutegia.
@usurbiludala@noaua
USURBIL: 2024ko UZTA bildu dugu.
Oparoa aurtengoa ere! Beste hainbeste eskatuko diogu 2025 urteari.
Eta gogoratu, nahi izanez gero, #SutegiLiburutegia-ren bueltan elkartuko gara.
Urte berri on! #SutegiLiburutegia.
#RoaldDahl-en SORGINAK liburua izan genuen mintzagai @YarrietaYolanda-ren laguntzaz.
Sorginek bizirauten dutela ondorioztatu genuen, gaizkiak (sorginek) irauten baitu egun ere; alta, ongia egiten duenik ere ez da falta (amona eta umea bezala)
@usurbiludala@noaua@galtzagorri_lit
Ostiral ilunabar ederra pasa genuen gurean, @YarrietaYolanda eta #PeruGalbete-ren konpainian,
ETXE BAT NORBERARENA Yolandaren liburuko testuak partekatuz: konta, kanta eta solas.
Saio interesgarria, eta batez ere, oso goxoa izan zen. M.E.
@usurbiludala@noaua@IdazleElkartea
LH6ko edo DBH1-2ko gaztetxorik bai inguruan?
Hala bada, proposamen honen berri emango zenioke?
Roald Dahl mitikoa (Matilda, Charlie eta txokolate lantegia...) izango dugu mintzagai, bere SORGINAK lan barregarriaren bitartez. Hedatzen lagunduko? Mila esker!
@usurbiludala@noaua
Eta segi, segi, segi...
8-11 urteko haur eta gaztetxoekin Irakurketa-Solasaldia XOMORROPOEMAK liburuaren bueltan (aipatu liburua Liburutegian jaso daiteke).
Zure inguruan hedatuko zenuke proposamen hau? Mila esker.
@usurbiludala@noaua@udarregi@leirebilb@galtzagorrielkartea
Juanaren bizitza eta heriotza ezagutzeko eta ulertzeko aukera izan genuen, baita Lationamerikako, Kolonbiako eta, bereziki Chocoko errealitate ere.
Jonen hizketaldi bikaina!
@usurbiludala@noaua@jonartano#usurbilkulturgunea
#SutegiLiburutegian@IbanZ rekin A ESCONDIDAS komentatu dugu. Ze gozatua!
Hablamos sobre la creación de cuentos, la lectura de los mismos, la escritura, la traducción, el poder de la imaginación. !Una lección magistral!
Mila esker @IbanZ , @merinoana23 eta partaide guztioi!